XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Murillo estraditatzeko eskaera errefusatu egin du Mexikok
Esteban Murillo Zubiri euskal errefuxiatua estraditatzeko eskakizuna ez onartzea erabaki du Mexikoko Gobernuak pasa den ostiralean.
Justizia espainiarrak haren estradizioa eskatu zuen polizia baten hilketan parte hartzearen akusaziopean.
Horrela, epailearen erabakia berretsi egin du Mexikoko Gobernuaren Kanpo
Epailea estradizioaren aurka agertu zen esanez Esteban Murillo Zubirik Espainian pertsekuzio politikoa jasaten zuela.
Gobernua bat etorri zen, Luis Perez de la Fuente epailearen epaia edo
Joan zen ostiralean hartu zuen erabakia aipatutako Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak, Egin egunkariak igandean kaleratu zuenez.
Idazkaritzak persegitu politikoa izatea onartzen du eta
ETAren izaera politikoa eta Estatuarekiko enfrentamendua onartzen ditu baita ere.
Murillo Mexiko hiriko Reclutamiento Sur espetxean dago, Populazioaren Legea hausteagatik ezarritako 9 hilabeteko zigorra betetzen.
Zazpi hilabete t'erdi iragan dira gartzelatua izan zenetik.
Murilloren askatze eta egoeraren erregularizazioari buruzko erabakia Barne Ministeritzaren parekoa den Gobernazio Idazkaritzak hartu behar du.
Idazkaritzak, Murillok eta bere abokatuek exiliatu politikoaren dokumentazio osoa eskuratzeko eginiko eskaerari erantzun beharko dio.